ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia

2023-06-29

Diputatu nag aukeraketa 00-A Diputatu nag aukeraketa 00-B Diputatu nag aukeraketa 01 Diputatu nag aukeraketa 02 Diputatu nag aukeraketa 03 Diputatu nag aukeraketa 04 Diputatu nag aukeraketa 05 Diputatu nag aukeraketa 06 Diputatu nag aukeraketa 07

EIDER MENDOZA, GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSI

 

Eider Mendoza Larrañaga, Eusko Alderdi Jeltzalekoa, Gipuzkoako diputatu nagusi izendatua, foru erakundearen historian lehen emakumea kargu horretan. Bi bozketa saio egin eta bigarrenean aukeratu dute Eider Mendoza.



Goiz eta arratsalde

Goizean diputatu nagusirako bi hautagaiek egitasmoak aletu dituzte, lehenik EAJ-PNVren eta PSE-PSOErenak, Eider Mendozak, eta ondoren EH Bilduren hautagaiak, Maddalen Iriartek. Bazkalondoan, alderdi politikoen txanda, txikienetik handienera: talde mistoan dagoen Elkarrekin Podemoseko Miren Echeveste, PPko Mikel Lezama, Jose Ignazio Asensio, PSE-PSOEkoa, Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVkoa eta Estitxu Elduaien, EH Bildukoa izan dira bozeramaileak. Erantzuna eman diete bi hautagaiek, eta hurrengo ihardespen txanda amaitu ondoren, bozketaren ordua iritsi da.


Bigarren bozketan

Bi bozketa egin dira diputatu nagusia aukeratzeko.
Lehenengoan berdinketa izan da: 24na botu eskuratu dituzte Eider Mendoza hautagaiak, EAJ-PNV eta PSE-PSOEren botoak, eta Maddalen Iriartek, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemoseko talde mistoarenak. PPk 3 boto zuri eman ditu.
Batzar Nagusien erabateko gehiengorik inork lortu ez duenez, bigarren bozketa egin da: 25 boto EAJ-PNV eta PSE-PSOEren hautagaiaren alde, bi alderdion babesa eta PPren batzarkide batena; 24 boto, EH Bilduko Maddalen Iriarteri; eta 2 boto zuri, PPrenak.
Hortaz, boto gehien eskuratu dituen Eider Mendoza izan da Gipuzkoako diputatu nagusi aukeratua bigarren bozketan.
Xabier Ezeizabarrena, Batzar Nagusietako lehendakariak eman dio aginte makila Mendoza andreari. Ondoren, diputatu nagusi berriak lehen hitzak egin ditu Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.