ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2ko Bilkura Ibiltaria Oiartzunen: iragana gogoan eta egungo politikari begirada

2023-07-03

01-Oiartzun-uztailak02-2023

 

UZTAILAK 2: BATZAR NAGUSIAK OIARTZUNEN

Oiartzunen uztailaren 2garren berezia: bertan egokitu da Batzar Nagusien Bilkura Ibiltaria, eta, gainera, Franziako Tourraren igarobidea izateko prest zegoen herria.

Bilkura goiztiarra eta laburra izan da txirrindularien lehia handi horrek eguerdian Oiartzungo sarrera-irteerak itxi egingo zituela eta. Lainotsu zabaldu du eguna eta gero euritara jo du. Hortaz, harrera, udaletxeko arkupetan izan da.

Ongietorri egin dio Joana Mendiburu alkateak Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariari, aginte-makila emanez. Aurten Batzar Nagusi eratu berriak ziren Oiartzunen, Ezeizabarrena jeltzalearekin mahaikide diren beste lau alderdietako ordezkariak, Jesus Zaballos sozialista, Estitxu Elduaien EH Bildukoa, Jorge Mota Ppkoa eta Marivi Eizagirre Elkarrekin Podemoskoa. Halaber, Gipuzkoako foru gobernu berriaren Aldundik kanpoko lehen ekitaldia izan da Batzar Nagusi Ibiltaria, eta bertan zen Eider Mendoza diputatu nagusia eta izendatu berriak diren bederatzi diputatuak.

Agintari guztiak udaletxean sartu dira klarinek Gipuzkoako ereserkia jotzen zuten bitartean, eta bilkura hasi aurretik, Batzar Nagusietako Ohorezko Liburuan sinatu dute Xabier Ezeizabarrena lehendakariak, Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Joana Mendiburu alkateak.

Batzarraren aurrean hitzaldi bana egin dute alkateak eta lehendakariak, eta biek nabarmendu dituzte Manuel Lekuona eta Xabier Lete, Oiartzungo semeak eta euskal kultur eragile handiak, iraganera begiratu eta egungo politikari arreta jarriz.

Amaieran, Ezeizabarrena lehendakariak datorren urteko Batzar Nagusi Ibiltaria deitu du, Arrasaten egingo dela iragarriz ohi bezala, uztailaren 2an.

 

Uztailak 2ko Osoko bilkurak

 

Ikusi bilkuraren bideoa

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.