ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2023-08-01
Gipuzkoako Batzar Nagusietan lore eskaintza eta isilunea egindute Juan Mari Jauregiren oroimenez eta bakearenalde elkartu direnean ETAk batzarkide izandakoa hil zueneko 23. Urteurrenean.
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria buru zela, elkarretaratzean izan dira Estitxu Elduaien, Jorge Mota eta Marivi Eizaguirre Mahaiko kideak eta batzarkide-talde guztietako ordezkariak, besteak beste, Maddalen Iriarte, Ianko Gamboa, Susana Garcia Chueca, Mikel Lezama eta Miren Echeveste. Maixabel Lasa, alarguna, eta Maria, alaba, ere izan dira oroitzapen ekitaldian.
Halaber, Batzar Nagusietara etorri dira Eider Mendoza diputatu nagusia, eta foru gobernuko diputatuak, Jose Inazio Asensio, Irune Berasaluze, Jokin Perona, Maria Ubarretxena, Xabier Arruti, Azahara Dominguez eta Goizane Alvarez; Jaurlaritzaren izenean, berriz, Enrique Ullibarriarana Biktimen Arretarako aholkularia. Oroimen ekitaldian izan diraTolosako alkate Andu Martinez de Rituerto, eta Xarles Iturbe EAJ-PNVko zinegotzia.
ORRI-OINA: