ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2023-10-18
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Euskadiko Orkestraren “Musika Gela” ekimena babesten dute, haur eta gaztetxoentzako musika heziketa osatzen duena.
2023-2024 denboraldiaren aurkezpenean izan da Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria, eta Musika Gelaren bidez belaunaldi gazteei musika zaletasuna eta kultura ematearen garrantzia aipatu du, bi gai azpimarratuz: munduak behar duen bakerako musika txikitatik barneratzen laguntzen duela Euskadiko Orkestraren ekimenak eta neska eta mutilen arteko berdintasunari eragiten diola musikan aritzeak. Ezeizbarrenak Gipuzkoan 20.000 neska-mutil musika-eskola eta kontserbatorioetan dabiltzala nabarmendu du eta horietatik 12.000 neskak direla, erdiak baino gehiago, alegia.
Musika Gela-n 50 ekintza baino gehiago antolatu ditu Euskadiko Orkestrak eskola-umeentzako eta familientzako kontzertuen bidez. Besteak beste, Vivaldi, Bach, Handel, Beethoven, Mozart, Stravisnky, Shostakovich eta Morricone maisuen musikaz gozatuko dute haur eta gaztetxoek gaurtik aurrera maiatz arte, Euskadiko Orkestrak moldatu dituen ekoizpenetara joanez. Xehetasunak Euskadiko Orkestran https://www.euskadikoorkestra.eus/node/56185
ORRI-OINA: