ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzarkideak Basabizin, Gipuzkoako basafauna berrekuratzeko zentroan

2023-11-17

basabizi 2023

BATZARKIDEAK BASABIZI EZAGUTZEN


Urnietan dago Basabizi Zentroa, basa hegazti eta abereak berreskuratzeko Gipuzkoako Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko martxoan zabaldu zuen gunea, Igeldokko Arrano Etxearen lekukoa hartuz eta hura ezagutzen izan dira EH Bildu, EAJ, PSE, PP eta Elkarrekin Gipuzkoako batzarkide talde bat, Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuarekin.

Bi urte beteko dituen Basabizin 700 bat animalia artatu dituzte, gehienak hegaztiak, %85. Erdia baino gehiago, %60 inguru, sendatu eta basora itzultzen dira, beren bizitokia den naturara. Nolanahi ere, animalia batzuk elbarri geratzen dira nahiz eta zauria sendatu, eta ez dira gauza lehen bezala basoan bizitzeko. Orduan, beste basa-zentro batzuetara bidaltzen dituzte Urnietako zentrotik, adibidez, Nafarroako Basaberera, Lezaun herrian dagoena.

Basabizik 5.000 metro karratu ditu, eta urte guztian dago zabalik basa hegazti eta abereak hartzeko. Hauek artatzeko azpiegiturez hornituta dago, esate batereako, fringilido familiako hegaztientzako kaiola berezi bat, zabala, hegan egiteko ahalmena berreskuratzeko; uretako abereentzako biltegi bat; eta X izpien gunea, inkubagailuak etea ebakuntzak nahiz analisiak egiteko gela.

Basabizik 80.000 euroko aurrekontua du eta 5 lagunek lan egiten dute, albaitaritzan, mantentze eta garbiketan urte guztian.

Basabereren bat zaurituta topatuz gero, gomendatzen dutena da lehenbailehen parte ematea 943 000 420 deituz, Basabizira bidera dezaten min hartutako animalia.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.