AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:
BUSCADORES
MENÚS DE APOYO:
RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA
23-11-2023
LIZARDI INSTITUTUKO IKASLEAK BATZAR NAGUSIETAN
Zarauzko ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako 50 bat ikasle, irakasleekin, hartu ditu Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak, eta erakundeen berri eman die, lehenik iraganera begiratuz eta gero gaur egungo Batzar Nagusien eginkizuna azalduz, Euskadiko erakundeen antolaketa barruan. 15 urteko neska-mutilak Osoko Bilkurak egiten diren aretoan jarri dira eta azalpena, elkarrizketa giroan bukatu da, Lizardi institutuko ikasleen galderak erantzunez.
Irudi gehiako ikusteko / Imágenes de la visita
Ate Irekiak – Puertas Abiertas
Lizardi ikastetxeko gazteen ikustaldia Batzar Nagusiak herritarrei erakusteko “Ate Irekiak” direlakoen barruan egin da. Ikustaldia erakundeko webgunearen bidez hitzartu daiteke.
PIE DE PÁGINA: