ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Leitzarango autobia: A15-eko tunelak ikusten

2023-12-04

a15 tunelak 2023 - 01 a15 tunelak 2023 - 02 a15 tunelak 2023 - 03 a15 tunelak 2023 - 04 a15 tunelak 2023 - 05
A15-EKO TUNELAK IKUSTEN



Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritza bat Leitzarango autobiako Gorosmendi eta Oindolar tunelak ikusten izan da, Bide Azpiegituretako departamentuak gonbidatuta. Europar Batasuneko araudiak aginduta, 500 metro baino luzeagoak diren tunelek baldintza jakinak behar dituzte. Hori dela eta, tunelak egokitzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia bere esku dituen errepideetan, besteak beste, argiteriak, sistema digitalak, haizagailuak, ubideak eta suhiltzaileentzako bitartekoak berritzen eta errepidea egin zenetik hiru hamarkada igarota azaldu diren higadurak konpontzen, tunelak seguruagoak izateko.


Batzar Nagusietatik EH Bildu, EAJ, PSE eta PPko ordezkariak joan dira ikustaldira eta Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako diputatuarekin eta Silvia Perez Errepideetako zuzendariarekin, Foru Aldundiko goi teknikariak izan dira lanei buruzko argibideak ematen.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.