ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2024-01-18
URNIETAKO SALESTAR IKASTETXEKOAK BATZAR NAGUSIETAN
Ongietorria egin die Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Parlamentuko lehendakariak Urnietako Salestarretako ikasleei. Lehen aldiz etorri da Batzar Nagusietara Kristau Eskolako ikastetxe urnietarra, DBH3ko 42 neska-mutil eta bi irakasle. Atzo izan zen ikustaldia. Osoko Bilkuren aretoko eserlekuetan jarrita, aurrena Gipuzkoako erakunde zaharrenaren historiaz hitz egin zien Ezeizabarrenak eta gero, Batzar Nagusiek gaur egun duten zereginaz Gipuzkoako eta Euskadiko erakunde sistema barruan. Azalpena elkarrizketa giroan amaitu zen, ikasleen galderei erantzunez.
Irudiak - Imágenes
Ate Irekiak – Puertas Abiertas
Batzar Nagusiak herritarrei erakusteko “Ate Irekiak” daude. Ikustaldia erakundeko webgunearen bidez hitzartu daiteke – Concertar una cita para conocer las Juntas Generales de Gipuzkoa a través de las “Puertas Abiertas”.
ORRI-OINA: