AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:
BUSCADORES
MENÚS DE APOYO:
RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA
01-03-2024
BASERRITARRAK ETA ARRANTZALEAK BATZAR NAGUSIETAN
Gipuzkoako baserritar, basojabe eta baxurako arrantzaleen ordezkariak, EHNE, ENBA eta Baso Elkartea, eta Kofradiako arduradunak Batzar Nagusietan izan dira eguerdian, traktore eta lan-ibilgailuetan etorrita, beren arazo eta eskarien berri ematera.
Aurrena Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak hartu ditu eta gero erakundeko bost talde politikoetako batzarkideekin egon dira. Nekazaritza, baso eta arrantzako elkarteen arduradunek lehen sekotean bizi duten egoera azaldu eta aldarrikapenak jasotzen dituzten bina agiri eman dizkiete, eta agintariek aurrez aurre entzun dituzte baserritar eta arrantzaleek premiazko jotzen dituzten gaiak, eman daitezkeen erantzunak aztzertzeko asmoz.
Representantes de los sindicatos agrarios EHNE y ENBA, de la Asociación Forestal-Baso Elkartea, así como de la Cofradía de Bajura de Gipuzkoa se han reunido con el presidente de las Juntas Generales Xabier Ezeizabarrena, y miembros de los cinco grupos junteros representados en las Juntas, que han escuchado los problemas y las reivindicaciones que plantean desde el primer sector, con el fin de analizar las posibles respuestas.
Garikoitz Nazabal, EHNEko lehendakaria, Xabier Iraola, ENBAko idazkari nagusia, Julian Unanue, Gipuzkoako Baso Elkarteko lehendakaria, eta Miren Garmendia, Gipuzkoako Baxurako Arrantzaleen Kofradiako idazkaria dira Batzar Nagusietako lehendakariarekin eta EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-PSOE, PP eta Elkarrekin Gipuzkoako batzarkideekin elkartu direnak.
PIE DE PÁGINA: