VISITA AL CENTRO GORDAILUAATZOKOA GORDEZ
GAURKOA ZAINDU
BIHARKOA IZATEKO
Ondare Bildumen Zentroa 2009-2011n eraiki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta orduz geroztik 85.000 pieza daude gordeta, bakoitza katalogatuta. Iraganeko gaiak, arkeologikoak, etnografikoak eta arte-lanak, Gipuzkoako baserri, industria, eta hiri bizimodua erakusten dutenak.
Ikustaldia antolatu eta bertan izan berriak dira Kultura batzordeko batzarkideak, Goizane Alvarez Kultura diputatuarekin.
Gordailua ez da museoa, Gipuzkoako ondare-gaiak kontserbatzeko zentroa baizik. Beste zeregin nagusia, ondarea zaharberritzea du, adibidez, eliz erretaula eta iruditeriena, horien kontserbatzioa bermatzeko. Zentroak hiru solairu ditu, bakoitza 3.000 metro koadrokoa.
Historiaurreko piezen artean, Ekain eta inguruetako leizeetako piezak, horiek ikertzera etortzen dira Europatik. Han da Arrikrutzeko Lehoia ere, K.a. 30.000 urtekoa eta Europan hobekien kontserbatutako hezurdura.
Bestetik, badago urtegi bat Gordailuan, eta han edukitzen dituzte, ur gezetan, itsasotik ateratako tresnei gatza kentzeko. Batzarkideei Getariako badian aurkitutako XVII-XVIII. mendeko kanoiak eta aingurak ikustea egokitu zitzaien.
Bertan dira Donostiako Alde Zaharreko soto batean azaldu ziren olio ontzi handiak, bale-koipea edo olio arrunta gordetzeko zirenak, XVI. Mendean Sevillan eginak. Kutxa dotore askoak ere errezkan, zaharrena XV. mendekoa eta gehienak orain 300-400 urtekoak. Eta baserriko tresneria, gurdiak, garia jotzeko gailuak, eta gure industriaren arrastoak, antxoak egiteko makina, Bidasoa Portzelana fabrikako lanabes bat … Eta balio handiko beirategi bat, 1903koa, Donostiako Boulevarreko kafetegi batekoa.
Gordailuan ikerketak eta zahar-berritzeak egiten dituzte, eta Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak erabiltzen dituzte tallerrak. Nafarroarekin ere lankidetzan aritzen dira, erromatarren garaiko presa-zati bat zaharberritu dute Gordailuan. Halaber, margo-lanak gordetzeko tiradera aurreratuak dauzka, Beasaingo EUN enpresak bereziki eginak, nazioarteko gordailu arduradunak erakartzen dituen asmakuntza.
Gordailua Irunen dago, eta Gipuzkoan zehar aldi baterako erakusketak egiteko piezak uzten ditu. Bisitariak ere hartzen ditu, ikasle-jendea eta oraingoan Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak.
El Centro de la Diputación Foral Gordailua, construido entre los años 2009 y 2011, contiene un patrimonio de 85.000 piezas que muestran el pasado y apuntan hacia el presente de la realidad de Gipuzkoa en el entorno rural, urbano e industrial, con obras de arte, enseres y muestras prehistóricas, como el león de Arrikrutz de hace 30.000 años, pasando por kutxas, restos de barcos y tinajas para aceite, patrimonio de los siglos XVI, XVII y XVIII, provinientes de caseríos, viviendas urbanas y bahías de nuestra costa.
Un grupo de junteras y junteros, acompañados de la diputada de Cultura Goizane Álvarez, ha visitado recientemente Gordailua y conocido sus instalaciones y medios de restauración y conservación, un centro referente a nivel internacional.