ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Axular Lizeoko ikasleen Bilkura Batzar Nagusietan

2024-03-14

2024-axular-osoko bilkura txiki-01

 

Elkarrizketaren kulturan hezteko saioak egiten ditu Donostiako Axular Lizeoak Batzar Nagusietan, urtean zehar jorratzen dituzten gaiak eztabaidatuz. Ikastetxean mugikorren erabilera jorratu dute gaur. Bi irakasle eta hogeita bi neska-mutil etorri dira, 11 urtetik 18ra artekoak.

Telefonoen erabilera dela eta, hari-mutur askotaz aritu dira: zein adinetatatik aurrera erabili beharko lituzketen gailu horiek eta nolako telefonoak izan beharko liratekeen; mugikorrek sortzen duten mendekotasunaz eta arau hausteen inguruko zigorrez ere aritu dira Axularko gaztetxoak, hala nola gurasoek izan beharreko kontrolaz eta ikasleen beraien arduraz.

Gela bakoitzetik bi ikasle aukeratu dituzte Batzar Nagusietan bozeramaile izateko, aldez aurretik gelan hitz egin eta adostutakoa gainerakoei azal zezaten.

Osoko Bilkuren aretoan izaten ari ziren saioa lizeoan bertan jarraitu dute Axularreko beste 400 ikaslkideek. Saioak ordubete pasea iraun du.

 

Irudi gehiago

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.