RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA
KORRIKAN bizi-bizi
23-03-2024
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak eraman du lekukoa, eskutik eskura hartua euskararen taupada barruan sartua, eta kanpoan ikurriñaren bizitasuna zabalduz.
Larunbat iluntzean egin zuten korrika-saioa Batzar Nagusietako buruak eta EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-PSOEko batzarkideek euskararen alde Kontxako pasealekutik hiri barnerantz, “Harro Herri” goiburuko 23. Korrikan.
Argazkian, ezkerretik eskuinera:
EH Bilduko Eneritz Otamendi, Aritz Perez, Itziar Ostolaza eta Estitxu Elduaien; EAJ-PNVko Xabier Ezeizabarrena; PSE-PSOEeko Jesus Zaballos; eta Ianko Gamboa eta Xabier Otxoa EAJ-PNVkoak.