ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ijito Herriaren Eguna: senidetasun eta zubigintza eguna Batzar Nagusietan

2024-04-08

2024-ijitoen nazioarteko eguna 01 2024-ijitoen nazioarteko eguna 02 2024-ijitoen nazioarteko eguna 03 2024-ijitoen nazioarteko eguna 04 2024-ijitoen nazioarteko eguna 05 2024-ijitoen nazioarteko eguna 06 2024-ijitoen nazioarteko eguna 07
BATZAR NAGUSIAK IJITO HERRIAREKIN: SENIDETASUNA ETA ZUBIGINTZA

Gipuzkoako bost ijito elkartetako ordezkariak Batzar Nagusietan izan dira Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean: Kera, Kale Dor Kayiko, Agifugi, Kamelamos Adiquerar eta Ijito Idazkaritza.

Alderdiek adostutako adierazpena irakurri dute Batzar Nagusietako lehendakari Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak, Mahaiko kideek, Jesus Zaballos sozialistak, Jorge Mota popularrak eta Marivi Eizagirre Elkarrekin Gipuzkoakoak eta Estitxu Elduaien ehbildutar batzarkideak. Ijito herriko gizon-emakumeak euskal gizartean bereizkeriarik gabe bizi ahal izatearen alde egin dute Batzar Nagusiek, Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia bultzatuz.

Ijito elkarteek beren herriko aitzindarien erakusketa ekarri dute Batzar Nagusietara, kultura, zientzia, kirol eta giza eskubideetan erreferente dituzten ijito herriko gizon-emakumeak agertzeko. Isabel Jimenez eta Montxo Jimenezek euskaraz, gaztelaniaz gain, erromani hizkuntzan ere adierazi dute Batzar Nagusietara etorritako elkarteen konpromisoa aurreiritziei aurre egiten jarraitzeko, begirunea, berdintasuna eta duintasuna defendituz eta ijitoek eta ijito ez direnek elkarrekin mundu bidezkoagoa eraikiz.

Bi hitzetan: zubiak eraikitzeko konpromisoa.

Seguir tendiendo puentes. Es el objetivo apuntado por Isabel Jiménez y Nacho Jiménez, de la asociación gitana Kamelamos Adiquerar, en la declaración que han leído en euskera y castellano, así como en la lengua romaní, haciendo votos por la igualdad de derechos y la hermandad entre todos los pueblos y abogando por la unión de gitanos y no gitanos para construir un mundo más inclusivo, justo y misericordioso para las generaciones futuras.

Previamente, el presidente de las Juntas Generales, Xabier Ezeizabarrena, del PNV, y Estitxu Elduaien, Jesus Zaballos, Jorge Mota y Marivi Eizagirre, represnetantes de EH Bildu, PSE, PP y Elkarrekin Gipuzkoa, han leído una declaración a favor de la inclusión social de la comunidad gitana, en cumplimiento de la Estrategia Vasca con el Pueblo Gitatno.

En el acto han participado la diputada de Cuidados y Políticas Sociales, Maite Peña, y el director foral de Derechos Humanos y Cultura Democrática, Jon Gambra.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.