ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzar Nagusietako lehendakaria EHUn, Hitzak Lege erakusketaren irekieran

2024-04-09

2024-hitzak lege ehu-01 2024-hitzak lege ehu-02 2024-hitzak lege ehu-03
HITZAK LEGE: BAITA EHUn ERE

Batzar Nagusietan orain urtebete egon zen Hitzak Lege erakusketa, 600 urtetik honanzko idazki juridikoak, arauak eta beste euskaraz emanak. Gaur Euskal Herriko Unibertsitatean ipini dute, Donostiako kanpusean. Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak esku hartu du irekieran. Besteak beste, jakintzaren eta belaunaldi gazteek ikasten duten gunean euskara biziaren mendez-mendeko lekukotasunak erakusteak duen garrantzia nabarmendu, gazteek euskal erreferentziak jasotzeko eta ikuspegia zabaltzean herri honetan errotuta egoteko.

Hitzaldia Jose Antonio Ardanza oroituz hasi du Xabier Ezeizabarrenak, lehendakari zenaren heriotzean. Izan ere, Batzar Nagusietako Aldizkarian jasota baitaude Ardanzaren hitzak, mende bat indargabetuta egon ziren Batzar Nagusiak berriz indarrean jarri zireneko Bilkuran. Arrasateko Udaletxean orain 45 urte egin zen Gipuzkoako Batzar Nagusien eraketan, Xabier Ezeizabarrenak aipatu du foru zaharren askatasun espiritua berreskuratzeko deia egin zuela orduan Arrasateko alkate zen Ardanzak.

El presidente de las Juntas Generales, Xabier Ezeizabarrena, en su intervención en la inaugarción de la exposición Hitzak Lege en la EHU-UPV de Donostia, ha recordado al lehendakari Jose Antonio Ardanza, que abogó por la recuperación del espíritu foral en el acto de reinstauraron las Juntas Generales de Gipuzkoa, en 1979, siendo Ardanza alcalde de Arrasate, en cuyo Ayuntamiento se celebró dicho evento. Asimismo, Ezeizabarrena ha destacado la importancia de que la Universidad del País Vasco acoja la  exposición de textos jurídicos en euskera a partir del siglo XV, el lugar de transmisión del conocimiento y referentes vascos a las nuevas generaciones.

EHUko ekitaldian izan dira Miriam Urkia, euskaltzain osoak, Beronika Azpillaga, EHUko Euskara eta Kultura arloetako zuzendaria eta Gotzon Lobera, legelaria eta Hitzak Lege erakusketaren koordinatzailea.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.