ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2024-05-28
BASTERRETXEAREN ERAKUSKETA BATZAR NAGUSIETAN
Nestor Basterretxea jaio zeneko mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ateak zabalduko dituzte herritarrentzat ekainean, irailean eta urrian, erakundean dagoen “Euskal Kosmogonia” saileko hamasei eskultura erakusteko. Nestor Basterretxeak berak esanda «gure mitologiako “pertsonaien” interpretazio eskultoriko libre bat” egin zuen 1972an, besteak beste on Joxemiel Barandiaranek egindako ikerketetan oinarrituta.
Lehen ikustaldia
Bost batzarkide-taldeetako ordezkariek, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria buru zela, eta foru gobernuko kideek, Eider Mendoza diputatu nagusiarekin, Basterretxearen lanaren berri izan dute Itziar Gutierrez artearen historia eta arte garaikideko jakitunaren bidez, artistaren familiakoak bertan zirela, Mikel eta Monica Basterretxeam eta Matxalen Garmendia; erakustaldian izan dira Iñigo Lamarka legelari nagusia eta administraritza eramaten duten langileak ere.
Ikustaldi irekiak
Gaurkoaz gain, beste hiru ikustaldi gidatu izango dira: ekainaren 25ean, irailaren 10ean eta urriaren 15ean, arratsaldeko 16:00etan. Hiru saioak herritarrentzat irekiak dira, bereziki artea ikasten eta irakasten dutenentzat eta arte zaleentzat. Izena emateko helarazi eskaria basterretxeabisitak@bngipuzkoa.eus helbide elektronikora.
ORRI-OINA: