AITA MARI EZAGUTZENBatzarkide talde bat Aita Mari itsas salbamenduko ontzian izan da, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria eta EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-PSOE eta Elkarrekin Gipuzkoako ordezkariak, Goizane Alvarez Lankidetza diputatuak antolatutako ikustaldian. Aita Mariko Iñigo Mijangos arduraduna eta mariñel eta bolondresak zain zituzten atzo arratsaldean.
Aita Marik 13 misio egin ditu 2018tik. Garai batean atunak harrapatzen zituen ontziak 2.000 bat pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, batzuk berak hartu eta Italiara eramanez, eta besteak beste itsasontzi batzuetara bideratuz.
Itsasontzi txikia da Aita Mari. Popan, leku zabalenean, 70 lagun kabitzen dira eta gizonezkoak eta emakumezkoak alde banatan kokatzen dituzte, berezita. 2018tik, 70 bat bolondresek esku hartu du misioetan, suikaldari, sendagile eta erizain, makinista eta mariñelak. Hilaren amaieran da berriro itsasoratzekoa.
Erakundeen eta herritarren babesa garrantzitsuak dira Aita Marirentzat. Euskal erakundeetan lehenbizi laguntzen Gipuzkoako Batzar Nagusiak izan ziren: 8.000 euroko diru-laguntza jaso zuen Aita Marik 2017ko ekainean, “Donosti” izeneko salbamendu-txalupako motorra erosteko. Geroztik, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek hala nola Nafarroako Gobernuak hiru milioi euro eman dizkiote itsas salbamendu humanitarioa egiteko. Aita Marik jasotzen duen diru-laguntzaren %70 erakundeek emana da eta gainerako %30, herritarren eta gizartearen laguntzarekin osatzen da.
Nola lagundu
https://smh.eus/eu/como-ayudar/