ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2024-07-02
UZTAILAK 2: ARRASATEKO BILKURA IBILTARIA
Goiz erdian, lainotsu baina ateri, Arrasateko Udaletxeko arkupe aurrean elkartu dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako agintariak Udalbatzarekin eta Foru Aldundiko gobernukideekin. Xabier Ezeizabarrena lehendakariari harrera egin dio Arrasateko alkate Maider Morrasek, hala nola Eider Mendoza diputatu nagusiari. Aurreskua dantzatuz agurtu dituzte Batzar Nagusietako, Foru Gobernuko eta Udaleko buruak eta ondoren Bilkura aretorantz igo dira agintariak, eta sartu aurretik ohorezko liburuan sinatu dute Ezeizabarrenak, Mendozak eta Morrasek.
Arrasateko alkateari hitza eman eta gero egin du hitzaldia Batzar Nagusietako lehendakariak. Xabier Ezeizabarrenak gogoan izan du foruen deuseztapenetik mendea igaro ondoren Arrasaten berreskuratu zituela Gipuzkoak Batzar Nagusiak eta 1979an Batzar Nagusiek Autonomia Estatutuaren alde onartutako mozioan bezala, gaur ere herri ikuspegiko politikaren beharra eta identitatearen garrantzia azpimarratu ditu: “Batzuek kontrajarri egiten dituzte politika eta identitatea. Baina mozio hark [1979an Bnek onartutakoak] erakusten digu hori ez dela horrela. Gizakiok beharrezkoa dugu nortasuna, zein garen jakitea elkarren arteko harremanean bizitzeko eta izateko. Herriek berdin. Herri nortasunak ez dio oztopo egiten ez herriaren garapenari ez herritarren bizitzari, alderantziz baizik. Herri nortasunaren baitan dago, herri bat dena izatea eta izaten jarraitzea, batez ere munduari begira.”
Datorren urterako Bilkura Ibiltaria Donostian deituz amaitu du batzarra Ezeizabarrena lehendakariak. Batzarreko guztiak zutituta, klarinek Agur Jaunak joz bukatu da Arrasateko Bilkura Ibiltaria.
Bideoa ikusteko: batzarnagusiak/mediateka
ORRI-OINA: