ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2024-07-04
DONOSTI CUP: LOS GRUPOS DE CATALUÑA Y PALESTINA EN LAS JUNTAS GENERALES
“Ba al dakizu zer dudan gogokoena jokoan? Jokatzeko aukera”. Hala diote “Los invencibles” taldearen webgunean, ahalmen urritasunen bat duten neska-mutilak kirola eginez gizarteratzeko bidea eginez. 2021ean sortu zen down sindromea, autismoa edo burmuineko paralisia duten ume eta gaztetxoentzako ekimena, kirolaz gozatuz gizartean txertatzeko aukera ematen duena Bartzelona eta Gironan. Donosti Cupeko “Authentics” txapelketa inklusiboan esku hartzera etorri dira lehen aldiz “Los invencibles” taldekoak eta Batzar Nagusietan izan dira eguerdian.
Beste taldea urrutiagotik heldu da: Jerusalmengo mutil palestinarrak dira, Burj Al-Luqluq taldean jokatzen dutenak. Beren webgunean azaltzen dute futbolean egiteak, eta oro har kirolak, ze onura dituen neska-mutil palestinarrentzat: “Umeei emozioak mendean hartzen laguntzen die eta sentimendu ezkorrak era baikorrean bideratzen. Kirolak pazientzia izaten ere erakusten die eta gaitasun fisikoa eta eskolan egiten dutena hobetzeko lagungarria dela”.
Elkarrekin lehiatuz elkartu
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak egin die ongietorri bi taldeei, futbolaren bidez sortzen den elkartasuna azpimarratuz, eta hauek eta Donosti Cup-eko arduradunek eskerrak eman dituzte erakundearen babesagatik. Batzar Nagusiek urtero laguntzen dio Donosti CupI, aurten 4.000 euroko diru-laguntzaz, beharra duten taldeek etortzeko modua izan dezaten.
Jendetza mugitzen du Donosti Cupek uztail hasieran. Aurten 912 taldetako 20 bat mila lagun etorri dira, jokalariak 15 bat mila, 29 herrialdetakoak. Igandean amaituko da nazioarteko futbol txapelketa hau.
ORRI-OINA: