AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

Saltar al contenido.

Saltar al menú.

Agenda parlamentaria.

Iniciativas parlamentarias.



BUSCADORES

Desplegar menú Mostrar buscador

Sala de prensa


RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL



CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

Junteras y junteros en Oñati y Bergara, conocen el Archivo Histórico de Gipuzkoa y el órgano Stoltz

05-07-2024

OÑATI-2024-01 OÑATI-2024-02 OÑATI-2024-03 OÑATI-2024-04 OÑATI-2024-05 OÑATI-2024-06 OÑATI-2024-07 OÑATI-2024-08 OÑATI-2024-09
OÑATIKO ETA BERGARAKO KULTURA ALTXORRAK

Gipuzkoako Artxibo Historikoa, Oñatin, eta Bergaran Pedro Deunaren eliz-parrokiko Stoltz-Frères organoa ikusten izan dira Batzar Nagusietako ordezkariak Foru Aldundiko kultura departamentuak antolatuta. Talde argazkian EH Bilduko Joxemari Carrere eta Jexux Mari Iturria, EAJ-PNVko Saioa Bandres, Ianko Ganboa, Amaia Etxeberria eta Nerea Arriola, eta PSE-PSOEko Iñaki Ruiz batzarkideak ageri dira, eta Foru Aldundiko Mari Jose Telleria Kultura zuzendaria.

200 milioi agiriko Artxibo Historikoa

Oñatiko ikustaldian agirien ondare garrantzitsuari buruzko azalpenak eman zizkieten foru ordezkariei Artxibo Historiko arduradunek. Aurrerapen teknologikoari esker, agiri asko online ikusteko moduan dago. 1.900.000 orrialde daude digitalizatuta. Asko izanagatik, Gipuzkoako Artxiboan gordeta dagoenaren %1 besterik ez da 2 milioi orrialdera iristen ez den kopurua. Artxiboak 18 kilometroko apalategiak dauzka, 13 beteta.

Besteak beste XVI. Mende hasierako agiriak daude, adibidez, argazkietako batean ikus daitekeen mapa, inprentan botatako liburu batean munduan lehen aldiz Amerika ageri dena, 1520. urtekoa, Vienan inprimatua.

Bestetik, gaur gaurkoz euskarazko olerki zaharrena ere bertan dago, 1515 aldean idatzia, eta idazkeragatik adituek ondorioztatu dute ordurako bazutela ohitura edo tradizioa olerkiak euskaraz paperean jartzeko.

Garai batean Gipuzkoan herri guztietan zeuden notarioak eta notaritza-agiri ugarian, XVI. mendean Azpeitian osatutakoak daude, hala nola Kanadan sortutako lehenbiziko agiria, Ternuara joandako arrantzale baten testamentua.

Bergarako Organo handia zaharberritzen

Oñatitik Bergarara egin zuten ostiraleko ikustaldian, San Pedro eliz-parrokiko organo berezia ikusteko. Parisko Stoltz anaiek egina da organo hori, Bergarako elizan bertan, eta 1889ko martxoan inauguratu zuten, Parisen Eiffel Dorrea bukatu baino aste pare bat lehenago, hain zuzen. Hasieran bezalatsu kontserbatzen den munduko Stoltz organo handiena da Bergarakoa.

Zaharberritzeari ekin zioten orain 2 urte, lan hori Lyongo Michel Jurine enpresari emanez. 2.343 tutu ditu organoak, gehienek, 2.247k, soinua egiten dute, eta besteak apaingarriak dira. Tutuak desmuntatu, garbitu, afinatu eta atzera berriro muntatzen ari dira. Uste dute urte amaiera aldera organo-musika entzungo dutela Bergaran.

Zaharberritzearen finantzaketa beren gain hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bergarako Pedro Donearen parrokiak eta Donostiako Elizbarrutiak, eta Bergarako Udalak eta Stoltz-Frères Organoaren Lagunen Elkarteak.

...

Archivo Histórico de Gipuzkoa visitado por junteras y junteros de EH Bildu y EAJ-PNV, con responsables forales del Departamento de Cultura, conocieron el patrimonio notarial desde el siglo XVI conservado y restaurado en Oñati, que dispone de casi 2 millones de documentos ya digitalizados, que suponen el 1% del archivo histórico de Gipuzkoa. Por medio de artxiboataria.gipuzkoa.eus se pueden rastrear los árboles genealógicos de los nacidos en Gipuzkoa.

Una vez concluida la visita de Oñati, las junteras y junteros y responsables de la Diputación se trasladaron a Bergara, donde se les informó de los trabajos de restauración del órgano de la parroquia de San Pedro, construido por los hermanos Stoltz de París a finales del XIX, y que se prevé que a finales de año vuelvan a sonar sus más de 2.200 tubos.

 


PIE DE PÁGINA:

Ir a inicio de esta página.