JOKIN PERONAREN OROITZAPENA BILKURA HASIERAN
Osoko Bilkura Batzar Nagusietan. Hasieran minutu bateko isilunea egin dute abuztuaren 6an ezbeharrean hil zen Jokin Perona Lertxundi oroitzeko, haren alarguna eta aita-amak bertan zirela. Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak hitz hauek esan ditu Jokin Peronaren oroitzapena egin duenean:
“Gizon prestua eta agintari prestatua. Serio hartzen zuen Jokinek Ogasun eta Finantza diputatuaren zeregin politikoa. Tratuan errespetuzkoa eta irekia, zorrotz eta zuzen zaindu ditu gipuzkoarren herri finantzak, Gipuzkoaren interesa bultzatuz, Euskadiren herri ikuspegiarekin, pertsonen ona bilatuz. Begirada zabala zeukan: aurrekoek eraikitakoari arreta jarriz erantzuten zien oraingo beharrei; eta biharkoa ez dagoela ziurtatuta jakinda, guztion diru publikoak zuhurki eta, aldi berean, ausarki gobernatzen zuen.
Azpimarratzekoa da Jokinek jator eta egoki azaltzen zituela ogasun eta finantza gaiak euskaraz. Euskadin euskara biziberritzeko apustu politiko handi horren ispilu eta akuilu izan dugu Jokin, zerbitzu publikoan euskaraz egiteko eta zabaltzeko erabakia benetan hartuz Ogasun diputatu izanik.
Agur eta ohore, Jokin Perona Lertxundiri.
Besarkada sentitua gure artean ditugun alargunari eta gurasoei:
- Maitane;
- Begoña eta Jexux Mari,
- Eta etxeko guztiei.”Bestetik, Bilkuran izan dira Gipuzkoako zenbait herritako alkateak, 1.100 biztanle arteko udalerrietako foru finantzazioa egokitu zaiela eta. Aho batez onartu dute 51 batzarkideek Foru Arauaren aldaketa eta horren lekuko izan dira Jon Zubizarreta Abaltzisketako alkatea; Jon Ander Azpiroz, Aiakoa; Regina Sorarrain, Alegiakoa; Iñaki Irazabalbeitia, Alkizakoa; eta Ormaiztegiko alkatea, Jon Enrique Galarza; Eudelen ordezkari gisa, Donostiako Ogasun zinegotzia, Kerman Orbegozo, Oiartzungo alkatea, Joana Mendiburu, eta Zumarragakoa, Mikel Serrano.
Tras el minuto de silencio en memoria del que fuera diputado de Hacienda y FInanzas, Jokin Perona Lertxundi, con la asistencia de sus familiares, ha comenzado el Pleno, donde se ha aprobado por unanimidad la adaptación de la Norma Foral de Financiación Municipal que afecta a municipios menores de 1.100 habitantes, y por lo que han acudido a las Juntas Generales los alcaldes de Abaltzisketa, Aia, Alegia, Alkiza y Ormaiztegi.