ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2024-09-18
POLITIKA OROKORREKO BILKURA
Eider Mendoza diputatu nagusiaren hitzaldiarekin eta Batzar Nagusietako alderdien erantzunekin burutu da Gipuzkoako Politika Orokorraren egoerari buruzko Osoko Bilkuraren atzoko lehen saioa; datorren asteko bigarren bilkuran, berriz, mozioen eztabaida eta bozketak izango dira.
Eider Mendoza diputatu nagusiak EAJ-PNV eta PSE-PSOEren arteko koalizio gobernuaren ikuspegiaren eta politiken berri eman ostean, batzarkideen erantzunekin hasi zen bilkura atzo bazkalondoan.
Bost batzarkide-taldeek esku hartu zuten, txikienetik handienera: aurrena Miren Etxebeste Elkarrekin Gipuzkoa talde mixtoko bozeramailea, gero PPko Mikel Lezama eta hirugarren Alberto Albistegi PSE-PSOEko ordezkaria; hurrena EAJ-PNVko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuen hitza, eta ondoren EH Bilduko Maddalen Iriartek.
El Pleno de Política General arrancaba ayer con el discurso de la diputada general Eider Mendoza sobre la situación de Gipuzkoa y las políticas que abordará el Gobierno foral en el año político recién iniciado. En la sesión de la tarde, tras las intervenciones de las y los portavoces del mixto Elkarrekin Gipuzkoa, PP, PSE-PSOE, EAJ-PNV y EH Bildu la diputada general subió a la tribuna para responder a los grupos, La sesión del Pleno finalizó con un segundo turno de réplica de las y los representantes políticos. El miércoles, día 25, se reanudará el Pleno para el debate y votación de las mociones.
Orain mozioak aurkeztu eta alderdiek beren proposamenak elkarrekin negoziatzeko egunak izango dira. Mozioen eztabaida eta bozketa Politika Orokorreko azken saioan izango da, datorren asteazkenean, hilaren 25ean.
ORRI-OINA: