KILOMETROAK 2024KO ARDURADUNAK BATZAR NAGUSIETAN
Azpeitiko Ikasberri Ikastola da aurtengo Kilometroen helburua eta urriaren 9a gainean dela etorri dira Ikastolen Elkarteko arduradunak Batzar Nagusietara. Xabier Ezeizabarrena lehendakariarekin egon dira “Izpiz izpi” goiburua duen Kilometroak eta Azpeitiko Ikastolako buruak 2024ko edizioaren berri ematen.
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Alaitz Perez de Arenaza eta Arantza Kilometroak-eko lehendakaria eta protokolo arduraduna, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria, eta Azpeitiko Ikastolako lehendakaria eta zuzendaria, Igor Aranbarri eta Miren Lazkano.