AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:
BUSCADORES
MENÚS DE APOYO:
RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA
16-10-2024
MUSIKA GELAN, MUSIKA BARNERATZAILEA
NOTAS PARA LA INCLUSIÓN
Haur eta gaztetxoak ume-umetatik musika klasikoarekin zaletzeko aurkeztu dute 2024-2025eko Musika Gela. Euskadiko Orkestra orain 28 urte hasi zen Musika Gela eskaintzen eta orduz geroztik asko handitu da ekimena. 10.000 neska-mutil igaroko dira, horietatik 8.000 Eskola Kontzertuetan, besteak beste Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak babesten dituztenak.
Aurten, desgaitasunen bat duten haurrak ere sartuko dira Musika Gelaren egitarauan, beraientzat berariaz antolatutako emanaldien bidez. Inklusioa da musika aldi honetako goiburua, Mozart, Beethoven, Tchaikovsky eta euskal folklore herrikoiaren musikaz gozatzeko aukera neska-mutiko denek izan dezaten.
8.000 participantes en los Conciertos para Escolares
Euskadiko Orkestra prevé que alrededor de 8.000 estudiantes de educación infantil, primaria y secundaria acudan a los Conciertos para Escolares. Se trata de chicas y chicos de un centenar de centros de enseñanza de Altzo, Aizarnazabal, Andoain, Donostia, Hernani, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Orio, Segura, Tolosa y Usurbil, entre otros municipios.
Los Conciertos para Escolares y Conciertos en Familia están programados desde este mes de octubre hasta mayo, y el proyecto “Musika tantak” plasmará la inclusión y la variedad, en el que músicas/os con diferentes capacidades ofrecerán un concierto que abarcará la música clásica, el jazz, el pop y también música experimental.
Haurrak abesbatzetara erakartzen
Haurrei abesbatzetan abesteko zaletasuna pizteko, kantata bat estreinatuko du Euskadiko Orkestrak eta neska-mutilek osatutako abesbatza handi bateko ahotsak elkartuko dira oholtzatik eta jarlekuetatik. Maiatzean izango da hori, Donostian eta Gasteizen.
Xabier Ezeizabarrena, Batzar Nagusietako lehendakariak Euskadiko Orkestra izateak duen garrantzia azpimarratu du Musika Gelaren aurkezpenean, umeak musika klasikoan hezteko jarduera hau ahalbidetzen duelako. Musikak umeak erakartzeko eta harrapatzeko duen gaitasuna azpimarratzean, musika barneratzaile eta bateratzailea egiteko ekimena goraipatu du. Musikaren bidez umeekin bake kultura lantzeko aukera dagoela esanez amaitu ditu Ezeizabarrenak bere iruzkinak, Oriol Roch Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusia buru izan duen aurkezpenean.
Sarrerak
Ikuskizun egunak hurbildu hala euskadikoorkestra.eus eta kursaal.eus webguneen bidez eskuratu ahal izango dira sarrerak, 3 eta 8 euro artean, eta kontzertuak izango diren aretoetako leihatiletan ere bai.
Euskadiko Orkestra
PIE DE PÁGINA: