BATZARKIDEAK SAHARAKO ERREFUXIATUEKIN49 urtera dator Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuela, autodeterminazio eskubidearen adierazpen gisa. Euskal Fondoak euskal erakundeetako ordezkaritza baten ikustaldia antolatu du Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen kanpamenduetara, hilaren 17tik 22ra.
Eusko Legebiltzarreko, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietako eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako zenbait udaletako kideekin batean, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten bost alderdietako batzarkideak izan dira Saharako herrialdean: EH Bilduko Oskar Bordes, EAJko Saioa Bandres, PSEko Iñaki Ruiz, PPko Mikel Lezama eta Elkarrekin Gipuzkoako Miren Etxebeste izan dira Smarako wilaya edo elkargoan.
Bertako agintariekin egoteko aukera izan dute, besteak beste, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko presidente Brahim Ghalirekin eta Kooperazio ministro andre Fatma Chikhekin, hala nola Parlamentuko ordezkariekin. 50 urte honetan desagertutako eta atxilotutako sahararren erakundean haien oroitzapena bizirik mantentzeko egiten duena ikusi eta Saharako Emakumeen Mugimenduarekin eta Fronte Polisarioko gazteekin ere egon dira, bere buruaren jabe izateko borrokan ia mende erdia daraman saharar herri errefuxiatuaren egoeraz jakiteko.
Argazkian, Ilargi Erdi Gorriaren eremuan, laguntza humanitarioa bilduta dagoen lekuan, ezkerretik eskuinera – De izquierda a derecha, en el campo de contenedores de la Media Luna Roja: Mikel Lezama (PP), Oskar Bordes (EH Bildu), Saioa Bandres (EAJ-PNV), Iñaki Ruiz (PSE-PSOE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Gipuzkoa).