1.218 MILIOIKO AURREKONTUA BATZAR NAGUSIEN ESKUEider Mendoza diputatu nagusiak eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantza diputatuak datorren urterako aurrekontu egitasmoa eman diote Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariari. 1.218 milioiko aurrekontuari finantza karga kenduta, 1.179 milioitik gorako diru-kontu erabilgarria da 2025erako Foru Aldundiaren gobernuak onartutakoa, aurten baino 97 milioi gehiago. Oraindainoko dirutzarik handiena da hori. Diru partida handiena Zainketa eta Gizarte Politiketara zuzenduta dago, 535 milioi, aurten baino 27 milioi gehiago; 128 milioi Bide Azpiegituretarako daude izendatuta, beste 77 Ekonomia Sustapenerako; Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamenturako, berriz, 93 milioi, eta 50 Jasangarritasun politikei eragiteko.
Batzar Nagusietako Mahaiak kalifikatu du aurrekontu-egitasmoa eta datorren astean ekingo zaio Batzar Nagusietako ibilbideari, foru diputatu bakoitzak bere sailari dagokion aurrekontua azalduko duelarik azaroaren 7an eta 8an. Hortik aurrera batzarkide-taldeen zuzenketak aurkezteko denbora hasiko da, azaroaren amaiera arte iraungo duena.