ISILUNEAK ETA ADIERAZPEN INSTITUZIONALABatzarkideak eta foru gobernuko kideak zutik jarrita, Jaime Arrese eta Juan Mari Jauregi, batzarkide izanak eta Komando Autonomo Antikapitalistek eta ETAk hil zituztela gogoan izanez hasi dute Batzar Nagusiek Osoko Bilkura, azaroaren 10ean Terrorismoaren Biktimen Memoria Eguna dela eta.
Ondoren beste isilune bat egin da, DANAk eragindako uholdeen biktimekiko elkartasunez. Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak talde guztiek onartutako adierazpen instituzionala irakurri du:
“Gipuzkoako Batzar Nagusiek entzuten dute Valentzia, Andaluzia eta Gaztela-Mantxako herritarren negarra eta atsekabea DANA uholdeak ekarri dien heriotza eta hondamendiaren ondoren. Ezbehar ikaragarri honetan lagun gaituztela esan nahi diegu.
Batzar Nagusiek laguntza eta elkartasuna helaraziko dute. Badakigu gipuzkoarrak ere ari direla erantzuten eta hala egitera animatzen ditugu herritarrak, antolatuta dauden erakunde eta elkarteen bideak erabiliz.”