BATZARKIDEAK DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER-ENBatzar Nagusietan ikustaldiak antolatzen dira alderdietako ordezkariek Gipuzkoako ekimen desberdinak ezagutzeko. Horietako bat Donostian, EHUko Ibaetako eremuan kokatua dagoen DIPCra egin dutena izan da.
Ikerketa eta zientzia, herri apustua2000. urtean hasi zen Fisikako Nazioarteko Donostiako Zentroa, baina haren sorrera askoz lehenago zegoen agintarien pentsamenduan. Karlos Garaikoetxea lehendakari izan zuen lehen Jaurlaritzak (1980-1984), eta Pedro Migel Etxenike Hezkuntza Sailburu eta gero DIPCko buru izango zenak, bazekiten zientziaren goi mailako ikerketa garrantzitsua zela Euskadiren aurrerapenerako. Eta Ricardo Diez Muño, DIPCko zuzendariak azpimarratu zuen ikustaldi hasieran Jaurlaritzak, sortu berritan, ikerketari eman zion garrantzia:
“Ikerketa, bere alderdi guztietan, funtsezkoa da gure Herriarentzat. Ez dago garapen teknologikorik ez ekonomia sendorik oinarrian ikerketa zientifiko eta teknologikoko azpiegiturarik ez baldin badauka.”
Euskal erakundeek bultzatuta eta gizarteko ekimen pribatuarekin elkar hartuta ari da DIPC, Jaurlaritza, EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala alde batetik, eta bestetik, Kutxa fundazioa, CAF, EDP fundazioa eta Telefonica.
Munduan puntako ikerketa guneaGaur egun 200 ikerlari baino gehiago ari dira DIPCn eta bere aurrekontua asko ugaritu da. Nazioartean puntako ikerlariekin eta zientzia guneetan dabil Euskadiko fisika zentroa: azken urteetan argitaratutako 10 artikulutatik 8 espainiarrak ez diren erakundeetako zientzialariekin elkarlanean egindakoak dira.
Herri ikuspegiarekin hasi zenak, hala jarraitzen du. Euskal Quantum Estretegia – The Basque Quantum Strategy ekimenaren buru da Jaurlaritza, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiekin koordinatua, Euskadi teknologia kuantikoak garatzen eta erabiltzen nazioarteko liderren artean jartzeko. Horretarako eragiten da goi mailako ikerketa, heziketa eta berrikuntza giroa, Euskal Quantum Ekosistema, erakundeen, unibertsitate publiko eta pribatu-itunduen, zentro teknologikoen eta enpresa eta industria nagusien artean osatua.
EH Bildu, EAJ-PNV, PSE eta Elkarrekin Gipuzkoa batzarkide-taldeeetako ordezkariei eta Ane Insausti Ekonomia Sustapeneko diputatuari azalpenak ematen DIPCeko zuzendaria, Ricardo Diez Muño, BasQ ikerketa kuantikoa daraman Jabier Aizpurua, Zentroaren egitasmo eta finantzen arduradun Olatz Leis, eta komunikazioa eta zabalkundea zuzentzen dituen Nora Gonzalez.
https://dipc.ehu.eus/eu/dipc/guri-buruz?set_language=eu