ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Isilune bat Batzar Nagusietan Pasaiako hilketa matxista gaitzesteko

2024-12-11

2024-osoko-bilkura-ixilunea-01 2024-osoko-bilkura-ixilunea-02 2024-osoko-bilkura-ixilunea-03

ISILUNEA PASAIAKO HILKETA MATXISTA GAITZESTEKO

Gipuzkoako Batzar Nagusiek isilune bat eginez hasi dute aurtengo azken Osoko Bilkura arrunta. Xabier Ezeizabarrena lehendakariak esan duenez “Isilunearekin errotik gaitzesten dute, azaroaren 30ean, Pasaian, gizon batek bere bikote ohia hil izana eta elkartasuna adierazi nahi diete bi alabei eta senitartekoei.”

 

Bilkurako gaiak


Isilunea eta gero gaien eztabaida eta bozketei heldu die Osoko Bilkurak, lau ebazpen-proposamen eta bi interpelazio jorratuz. 

  • Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, hildako mendizaleak oroitzeko Udalatx mendiko gurutzea erauzi izanari buruzkoa, EAJ-PNVko batzarkide-taldeak aurkeztua.
  • Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, Foru Aldundian Tokiko Merkataritzari buruzko zuzendaritza sortzeko, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua.
  • Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, Avanza konpainiak kudeatzen duen Lurraldebus autobus-flotaren egoerari buruzkoa, PPko batzarkide taldeak aurkeztua.
  • Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, 2025eko udatik aurrera behar bereziak dituzten haurrentzako udaleku espezifikoak  martxan jartzeari buruzkoa, PPko batzarkide taldeak aurkeztua.
  • Interpelazioa, diputatu nagusiari zuzendua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Erabilera Planaren inguruan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua.
  • Interpelazioa, diputatu nagusiari zuzendua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planari buruzkoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua.
 
Osoko Bilkura 2024-12-11: 9:30

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.