ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2024-12-20
ONARTUTA 2025EKO GIPUZKOAKO AURREKONTUA
Batzar Nagusiek ontzat eman dituzte Gipuzkoako 2025eko Aurrekontuak, 1.218 milioikoak, aurtengo aurrekontu luzatuak baino 97 milioi gehiago, baiezko hogeitazazpi botoren babesarekin.
Halaber, EH Bildu batzarkide-taldeak eta Elkarrekin Gipuzkoa mistoak Osoko Bilkuran aurkeztutako zatikako zuzenketak baztertuak izan dira. EH Bilduren zuzenketek hogeitalau baiezko izan dituzte eta hogeitazazpi ezezko, eta Elkarrekin Gipuzkoarenek bi baiezko, hogeitazazpi ezezko eta hogeitabi abstentzio.
Aurrekontuen Foru Arauari babesa eman diote Aldundiko gobernua osatzen duten Eusko Alderdi Jeltzaleko hamazazpi batzarkideek eta Alderdi Sozialistako zazpiek, hala nola oposizioko Partidu Popularraren hiru ordezkariek. Aldiz, EH Bilduk aurka bozkatu du, bere hogeitabi batzarkideen ezezko botoaz, eta Elkarrekin Gipuzkoako bi ordezkariek kontrako botoa eman diete Bilkuran zuzenketarik izan ez duten Aurrekontuko partidei eta abstenitu egin dira irizpenaren artikuluetan.
2024-12-20ko Osoko Bilkura (Bideoa)
ORRI-OINA: