ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ipuscua. Izanetik izena 1025-2025

2025-01-10

2024-ipuzkoa-1000-urte-01 2024-ipuzkoa-1000-urte-02 2024-ipuzkoa-1000-urte-03

“IPUSCUA” 

Mila urteko agirian Gipuzkoaren izen zaharrak bidea emango die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei hala nola idazkiaren gordailu izan den Salbatore eliza kokatuta dagoen Altza herriko Udalari, mila urteko ibilia ezagutzera emateko eta iraganetik oraingo eta geroko Gipuzkoaz hausnartzeko. “Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025” goiburuarekin, aurten egingo diren jardunaldiak aurkeztu dituzte Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Olano Altzoko alkateak eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak.


“Milurteko hau aukera izan daiteke iraupena erakusten diguten eta gerora bultzatzen gaituzten balioak ikusteko gure iraganean eta nola eguneratu pentsatzeko” esan du Batzar Nagusietako buruak. “Gure historiako alderdi argitsuak baina baita ilunak ere, zer zaindu eta zer utzi erabakitzeko. Iraganak aurrera egiten erakusten baitigu”, eta “Ipuscua” izenaren harira ”euskara eta herria binomioa” azpimarratu du Ezeizabarrenak: “Gipuzkoa bakarra da baina ez bakarrik izatekoa ez itxita aritzekoa. Euskaraz bizitzeak beste inorekin ez bezala elkartu du Gipuzkoa euskal lurraldeekin eta euskarak eman dio Gipuzkoari Euskal Herrikoa dela jabetzea, beste lurraldeekin batean.”

Foru Aldundiak eta Altzoko Udalak antolatuko dituzten ekitaldiez gain, Xabier Ezeizabarrenak esan du Gipuzkoako Batzar Nagusiek 150 faksimil-agiri argitaratuko dituztela “Ipuscua” izena dagoen idazkiarenak, eta Batzar Nagusien ez ohiko bilkura egingo dela Altzon, urrian.

 

Aurkezpen bideoa

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.