ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-01-17
URNIETAKO SALESTAR IKASLEEN BI IKUSTALDI
Urtarril erdi aldera etorri dira aurten ere Urnietako Salestarren ikastetxekoak. Iaz izan ziren lehen aldiz Batzar Nagusiak ezagutzen eta aurten berriro, bi txandatan, atzo, osteguna, eta gaur, ostirala. Berrogeita hamar bat neska-mutil heldu dira, DBH 3. Mailakoak, 14 urtetik 16ra arteko ikasleak, lau irakaslerekin.
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak egin die ongietorria Urnietako kristau eskolako bi taldeei. Osoko Bilkuren aretoko eserlekuetan jarrita, aurrena Gipuzkoako erakunde zaharrenaren historiaz hitz egin zien Ezeizabarrenak eta gero, Batzar Nagusiek gaur egun duten zereginaz Gipuzkoako eta Euskadiko erakunde antolamenduaren barruan, topaketak elkarrizketa giroan amaitu direlarik.
Irudiak II
Ate Irekiak – Puertas Abiertas
ORRI-OINA: