ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-02-26
ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLAKO IKASLEAK BATZAR NAGUSIETAN
Hilaren hondarrean zuen hitzordua Andoaingo Ikastolak eta hiru egunotan, astelehenik gaur arte, etorri dira Aita Manuel Larramendiko ikasleak Batzar Nagusietara. Hirurogeita hamabost neska-mutilak, 13 eta 14 urtekoak, irakasleekin. Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak hartu ditu eta azaldu die Batzar Nagusien egungo jarduera, hala nola historiarekin lotu, besteak beste, ikastolari izena ematen dion Manuel Larramendi andoaindar jesuita ezagunak egindako foruen defentsa XVIII. mendean. Topaketak elkarrizketa giroan burutu dira, ikasleen galderei erantzunez.
Ate Irekiak
Andoaingo DBH2ko ikasleen ikustaldi hauek Batzar Nagusiak herritarrei erakusteko “Ate Irekiak” direlakoen barruan egin dira. Ikustaldia erakundeko webgunearen bidez hitzartu daiteke.
ORRI-OINA: