AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:
BUSCADORES
MENÚS DE APOYO:
RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA
28-02-2025
UROLAKO BATXILERGOKO IKASLEAK BATZAR NAGUSIETAN
Azpeitiko Urola Ikastolan batxilergoa egiten ari diren hogeita hamar bat ikasle etorri dira Batzar Nagusiak ezagutzera. Azpeitiko eta Zestoako gazteak Ekonomia eta zuzenbideko 1. mailan dabiltza eta Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak azaldu die Batzar Nagusien berri eta euskal erakunde egituran duten egitekoa. Azalpenak elkarrizketa giroan amaitu dira, Ezeizabarrenak Batzar Nagusietako buruak ikasleen galderei erantzunez.
Ate Irekiak / Puertas abiertas
Batzar Nagusiak herritarrei erakusteko “Ate Irekiak” daude. Urola ikastolako BHIko ikasleen ikustaldia hitzartu duten bezala, erakundeko webgunera joz galdetu daiteke Batzar Nagusietara etortzeko eguna
PIE DE PÁGINA: