AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

Saltar al contenido.

Saltar al menú.

Agenda parlamentaria.

Iniciativas parlamentarias.



BUSCADORES

Desplegar menú Mostrar buscador

Sala de prensa


RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL



CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

Altzon hiru hagin gipuzkoako, atzokoa gaurko eta biharko

23-03-2025

2025-ALTZO-01 2025-ALTZO-04 2025-ALTZO-10 2025-ALTZO-02 2025-ALTZO-05 2025-ALTZO-07 2025-ALTZO-08 2025-ALTZO-09
Batzar Nagusiek oparia Altzori, “Ipuscua” izena idatzitako orain mila urteko agiria gorde duen herriari. Hori ospatu dute igande eguerdian Gipuzkoako armarriko hiru hagin Altzon landatuz, batzarkide-talde guztietako ordezkariak, foru Aldundikoak eta herriko udalbatza bertan zirela.

Landaketa aurretik hitza hartu dute erakundeetako buruek. Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak armarriko zuhaitzen esanahiaz adierazi du gaurkotasuna dutela Gipuzkoak gizaldietan zehar eraikitzen joateko izandako balioak, berdintasuna eta elkartasuna, bere borondatez eta askatasunez Euskadiko parte izateraino, horrek erroak ematen dituela euskara eta herriaren etorkizuna erabakitzeko nahiz mundura zabaltzeko.

Altzoko alkate Xabier Olanok, begirada zabaldu eta basoz baso Altzotik Nafarroako Azkaratera doazen haginak, nafar eta gipuzkoarren harreman naturalen lekuko gerta dadila opatu du, baita euskaraz natural egitearen testigu ere. 

Azkenik, Eider Mendoza diputatu nagusiak hiru haginek adierazten duten Gipuzkoaren ezaugarri bat nabarmendu du: komunitatearena, gaur indarra duen indibidualismo eta kontsumismoaren aurrean gipuzkoarren eta euskal herritarren komunitate balioak indartzeko nahia eragitearen alde mintzatu da.

Igande goiz-eguartea azkar igaro da, lainotsu baina ateri eutsi dio. Ezeizabarrena, Olano eta Mendozarekin batean, hiru haginak aurrean zituztela, argazkian jasota geratu da martxoaren 23.eko ospakizuna, lainotsu baina ateri, Juan Mari Beltranek eta Aitor Beltranek txalapartaz girotu dutena.

 

Descarga de archivos relacionados

 


PIE DE PÁGINA:

Ir a inicio de esta página.