ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Frantzisko aita santua: beharrezko erreferente bat

2025-04-21

aita santua
FRANTZISKO: BEHARREZKO ERREFERENTE BAT


Frantziskoren heriotzaren berri izan dudanean pentsatu dut Gipuzkoako Elizan ez ezik, euskal gizartean askok jarri izan duela arreta aita santu honek, adierazpenak egiten zituenean. Hitz eta keinu esanguratsuak eta indartsuak egiten zekien.

Gogora datorkit haren lehen bidaia aita santu aukeratu zutenean, Lampedusako irlara, Mediterraneo itsasoan sartu eta heltzen diren baina baita hiltzen diren errefuxiatu eta etorkinekin elkartasunez eta gerra eta goseteek itota ihesi zetozenek itsasoan bizia galtzea salatuz. Baita bere idazkiak ere, besteak beste, lurra eta gizadia zaintzeko mezua zabaltzen duen “Laudato si” entziklika. Eliza, Gipuzkoan eta alde guztietan, klabe horretara eramaten saiatu zen eta herriei ere dei hori bera egin die aita santu izan den 12 urte hauetan.

Bestetik, atzo bertan, Pazko igandeko Urbi et Orbi bedeinkapenean, munduko gerretan armak isiltzeko eta indarkeria gelditzeko deia egin zuen. Zapalduen alde eta zapaltzaileen aurrean ausardia erakutsi izan ditu Frantziskok. Beharrezko erreferente bat eta gidari handia izan da Elizan ez ezik, mundu mailan, eta euskal gizartean ere.

Donostiako Elizbarrutiko kristau elkarteari eta Fernando Prado gotzainari agur sentitu bat bidaltzen diet une honetan. Goian bego Jorge Mario Bergoglio, Frantzisko aita santua.

Xabier Ezeizabarrena Saenz
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria

2024-04-21

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.