ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-05-07
ONARTUA ERREFORMA FISKALAREN FORU ARAUA
Batzar Nagusiek ontzat eman dute Gipuzkoako zerga sistemaren erreforma Osoko Bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleak, Alderdi Sozialistak eta Elkarrekin Gipuzkoa talde mistoak aldeko botoa eman diote Ogasun Batzordearen irizpenari, eta 26 botorekin nagusitu dira hiru alderdiak. EH Bilduk eta PPk, berriz, erreforma fiskalaren aurka bozkatu dute, irizpenari 25 ezezko emanez bien artean. Bestetik, baztertuta geratu dira bi alderdien zuzenketak.
Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta neurri gehienak datorren urteko zerga aitorpenean agertuko dira.
ORRI-OINA: