ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Urnietako hiru baserri ikusten

2025-05-14

2025-01-URNIETA-BASERRIAK 2025-02-URNIETA-BASERRIAK 2025-03-URNIETA-BASERRIAK 2025-04-URNIETA-BASERRIAK 2025-05-URNIETA-BASERRIAK 2025-06-URNIETA-BASERRIAK 2025-07-URNIETA-BASERRIAK 2025-08-URNIETA-BASERRIAK
BASERRIAK EZAGUTZEN

ENBA, Euskal Nekazarien Batasuina sindikatuak gonbidatuta, ikustaldia egin dute Urnietako hiru baserritara zenbait batzarkidek eta legebiltzarkidek San Isidro jaia dela eta. 

Oiamar baserrian Goenaga familiak daraman esne behitegia ikusi dute. Erroboten bidez jezten dituzte behiak. Makinak neurtzen du errapeetako esnea eta 10 litro baino gehiago izanez gero, orduan jetzi egiten dituzte behiak; bestela, ez. 

Bigarren baserria, Alberro baratzagintzarena izan da. Negutegiak dituzte alberrotarrek, eta Gernikako piperrak, piper txikiak eta tomateak lantzen dituzte. Automatizatutako ustiaketak dira, eta urtean bi tomate uzta biltzen dituzte, negukoa barne, argiaren bidez heltzen diren tomateak lortuz. Polinizazioa, berriz, erlastarren bidez egiten dute.

Hirugarren ikustaldia, Adarrazpi baserrira egin dute batzarkideek eta legebiltzarkideek. Latxa arrazako artaldea, bertan duten gaztandegia eta egiten dituzten esnekiak erakutsi dizkiete. 

Argazkietan EAJ-PNVko Garikoitz Mendizabal, Aritz Abaroa eta Ander Añibarro legebiltzarkideak eta Ianko Ganboa eta Ivan Iriondo batzarkideak; EH Bilduko legebiltzarkide Itxaso Etxebarria eta Zelai Amenabarro eta Oscar Bordes batzarkideak; PSE-PSOEko Maider Lainez eta Jorge Juez legebiltzarkideak; Legebiltzarreko legelaria, Juan karlos Areizaga; eta Oiamar eta Alberro baserrien jabeak, Iñaki Goenaga eta Xabier Alberro.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.