AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:
BUSCADORES
MENÚS DE APOYO:
RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA
19-06-2025
SAGUZARREN EGOITZA IKUSTEN
ERRENTERIAKO AIZPITARTE LEIZEAN
Batzar Nagusietatik ikustaldia egin dute Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen leize batera inguratu dira: Errenteriako Aizpitarte IVra.
Leizeak ezagunak izaten dira historiaurreko aztarnengatik, eta Aizpitarten azaldu dira, zaharrenak orain 30.000 urtekoak, eta zaldi eta bisonte irudiek, 14,500 urte. Baina bada beste altxorrik ere haitzuloan: saguzarrak.
Maiatzean, Lurralde Oreka Berdeko batzordean, Foru Aldundiari kiropteroen kudeaketa plana eguneratzeko eskatzen dion ebazpena onartu zuten. Hasieran Elkarrekin Gipuzkoaren ekimena zena, EAJ, PSE eta PPrekin erdibidekoa adostu zuen talde mistoak, eta aho batez onartu zuten batzordean. Handik sortu zen ikustaldia egiteko asmoa.
Hesi berezia
Euskadin 10 saguzar espezie daude. Aizpitarte leizean urtean 8 elkartzen dira gehienera, eta bertan bizi, 3 espezietako saguzarrak bizi dira. Bestetik, 2021az geroztik, ferra-saguzar handiak hibernatzeko erabiltzen du Errenteriako leizea, barrunbean babesa aurkitzen baitu.
Saguzarrak zaintzeko neurriak hartu dituztela jakin dute batzarkideek, adibidez, haitzulo sarreran hesia ipintzea. Horrek jendea aldendu du inguru hartatik, saguzarrak ez uxatzeko. Eta bestetik, berariaz pentsatutako hesia da, saguzarren radarrak igartzeko moduko zabalera duten burdinekin egina.
Saguzarrak dauden leize sarrera ikusi du taldeak baina ez saguzarrak berak, haitzulo barru-barruan baitaude, eta ez dago nolanahi iristerik haraino.
Aiako Harrira inguratu dira Eusko Alderdi Jeltzaleko batzarkideak, Amaia Etxeberria Lurralde Oreka Berdeko batzordeko burua, Ianko Ganboa, Iban Iriondo eta Jasone Ugarte; baita Errenterian Elkarrekin Podemoseko Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotzia, Yolanda Martin, eta Batzar Nagusietan Elkarrekin Gipuzkoako aholkularia, Javier Busselo. Saguzarren egoeraz azalpenak ematen Foru Aldundiko arduradunak, Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatua eta Arantxa Ariztimuño zuzendaria, eta teknikari adituak.
Una representación de las Juntas Generales y Diputación Foral han conocido el lugar donde habitan 8 especies de murciélagos que se reúnen a lo largo del año en una cueva de Errenteria, en el Parque Natural de Aiako Harria. Ha sido una iniciativa surgida en la Comisión de Equilibrio Territorial Verde, tras aprobarse una resolución solicitando a la Diputación la acutalización del Plan de Gestión de los quirópteros.
Han participado en la visita junteras y junteros de EAJ-PNV, con la presidenta de la comisión, Amaia Etxeberria, así como la concejala de Medio Ambiente y Sostenibilidad, Yolanda Martín, de Elkarrekin Podemos, en el Ayuntamiento de Errenteria. Han guiado la visita los miembros de la Diputación foral con el personal técnico experto en el tema, encabezados por el diputado de Equilibrio Territorial Verde, Xabier Arruti, y la directora Arantxa Ariztimuño.
PIE DE PÁGINA: