ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ipuscuatik Gipuzkoara, iraganetik geroranzko sokan

2025-07-07

SOKA BIRIBILA EHPLAZAN EIDER MENDOZA SOKA HASIERAN XABIER EZEIZABARRENA SOKA DANTZAN ALKATEAK SOKA DANTZAN AGUR JAUNAK SOKA DANTZAN DANTZARIAK EHPLAZAN

MENDEETAKO SOKAN, IPUSCUATIK GIPUZKOARA

 

“Ipuscua” izena idatzita dagoen agiriak mila urte dituen honetan, Tolosan izan da asteburuan Gipuzkoako agintarien festa giroko bilkura, herriarekin batean. Lurraldeko udaletatik etorritako alkate eta zinegotziak “Soka dantzan” ibili dira biraka Euskal Herria Plazan, Eider Mendoza diputatu nagusia buruan eta Batzar Nagusietako lehendakaria sokaren beste muturrean. Tolosar ugari ikuskizunari begira eta baita agintariak ere, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura Sailburu Ibone Bengoetxea, eta Gobernantzako, Industriako eta Segurtasuneko sailburuak, hala nola foru diputatuak eta batzarkideak.

 

Agintarien ohorezko dantzak bukatuta Tolosako alkateak, diputatu nagusiak eta Batzar Nagusietako lehendakariak hitz egin dute. Xabier Ezeizabarrenak “berdinzaletasunak” sortzen duen “elkartasuna” azpimarratu du “beharrak estutzen gaituenean indartsu agertzen dena, erakundeak eta herria elkarrekin lanean” eta “elkartea bultzatzen”; bestetik, “euskarak Gipuzkoan aurrerakadarik handiena eginik, Euskadirentzat akuilu eta euskarri” izaten asmatu beharra azpimarratu du, “legearen bermearekin”; azkenik, “Gipuzkoaren herri ikuspegia eta Euskadiko parte izatea” eta “eskubide historikoak gaurkotzeko eskubidea” aldarrikatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietako buruak.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.