ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-07-16
ZUMAIAKO FLYSCHA ETA KOSTALDEKO UNESCO GEOPARKEA IKUSTEN
Ikustaldi berezia egin du Batzar Nagusietako batzarkide-talde batek, Lurralde Oreka Berdeko batzordeak eskatu eta Foru Aldundiak bideratuta: UNESCOren aitortza daukan Gipuzkoako Kostaldeko Geoparkea eta Flyscha ezagutu dituzte.
Ikustaldia Deban hasi zen atzo goizean, Karmengo egunean. Eguraldia kategorikoa, argitsua eta sanoa. Lehenbizi Mendatako gainera jo zuen taldeak, Geoparkearen antolaketa eta erakarmenaren berri jakiteko. Handik Zumaiara, eta aurrena itsasora, 100 milioi urteko flyschak, itsaslabar labainak, itsasontzitik ikustera, eta gero flyschera bertara, dinosaurioak dinosaurioen desagerketaren teoria ikertu zuten lekura, Zumaian. Ikustaldiak gizakiaren arrastoa eta bizimodua ere erakusten du, antzinako euskaldunak eta 15.000 urteko hartzuloak, aztarnategiak… Ekain eta beste leize ugari, eta turista-jendeak gogoko izaten duen bakantasunarekin topo egiten du, beste inon aurkitzen ez duenarekin, euskarari buruzko ikustaldian.
Inguru hura herri honetako izadia eta euskal kulturaren ondarea dela nabarmendu dute Geoparkea erakusten dutenek, lehenbizi bertakoontzako jakingarria, nongoak garen jabetzeko. Turistak milaka eta milaka heltzen dira paraje harrigarri hauek ikustera, eta baita turistak ez direnak ere. Euskal Herri guztiko ikasleak eta beste aldeetakoak etortzen dira, 40.000 bat neska-mutil urtean. Munduko ikerlariak eten Geoparkera eta flysch ospetsua bertatik bertara ikustera, eta ondare honen kudeaketa nola antolatzen den jakitera, Zumaia, Deba eta Mutrikuko Udalek daramatena, Foru Aldundiak eta Jaurlaritzarekin elkarlanean.
www.geoparkea.eus
Argazkietan:
EH Bilduko Haritz Perez eta Jon Martin, EAJ-PNVko Amaia Etxeberria, Leire Artola, Ianko Ganboa, Maite Agirre, Ander Garai eta Juan Luis Silanes; PSE-PSOEko David de Miguel; Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arruti diputatu eta Arantxa Ariztimuño zuzendaria, eta Jon Zulaika eta Aitor Lekuona eta Jon Zulaika foru arduradunak; Elkarrekin Gipuzkoako aholkulari Javier Busselo; Geoparkeko arduradunak, Asier Hilario eta Leire Barriuso; Debako alkate Alazne Txurruka eta Zumaiako Turismo Bulegoko arduraduna, Esti Irureta.
ORRI-OINA: