MUSIKA HAMABOSTALDIA BABESTEN9 urtetik aurrerako neska-mutilentzako opera gaur, hilak 26, Victoria Eugenian, “Nizugu” izeneko obra. Eskola, lagunak, familia eta norbera dira “Nizugu” operako gaiak eta Easo Eskolania, Easo Txiki eta Easo Sinfonietta abesbatzek jokatuko dute Iñaki Carcavillaren musika eta Marta Garciaren hitzak dituen opera eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesten dutena.
Aurkezpenean erakundeko buru Xabier Ezeizabarrenak “berezko giza sormenaren garrantzia” azpimarratu du, “gazte-jendeak musika egin eta jokatzeko funtsezkoa, baliabide digitalak baino lehenagokoa eta belaunaldi berriek baliatu beharrekoa”, Batzar Nagusietako buruaren arabera.
“Nizugu” opera 19:00etan hasiko da eta 55 minutu iraungo du.