JAURLARITZARI HARRERA
Eusko Jaurlaritzak urte politikoa hasi du Donostian eta, ohi bezala, Miramar Jauregian egin du lehen gobernu-bilera, Imanol Pradales lehendakaria buru zuela. Kontseilua hasterako ongietorria egin diote lehendakariari eta Jaurlaritzari Donostia eta Gipuzkoako agintariek, Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako buruak, eta Eneko Goia alkateak.