ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Politika Orokorra: Mozio gehienei argi berdea

2025-10-06

2025-B-politika-orokorra-01 2025-B-politika-orokorra-02 2025-B-politika-orokorra-03 2025-B-politika-orokorra-04 2025-B-politika-orokorra-05 2025-B-politika-orokorra-06 2025-B-politika-orokorra-07

POLITIKA OROKORREKO BILKURA
HAMAR MOZIOTATIK BEDERATZI ONARTUAK


Politika Orokorreko Bilkuran mozioen eztabaida eta bozketa izan da gaur. Jatorrizko mozioen erdiak baino gehiago onartuak izan dira eta heren bat erdibidekoen bidez atera da aurrera.

Jatorrizko 53 mozio izan dira onartuak: EAJ-PNV eta PSE-PSOEren 31 mozio; EH Bilduren 17 ere bai; PPk 2ren onespena lortu du eta Elkarrekin Podemos talde mistoak beste 2rena.

Aldi berean, taldeen elkarren artean 34 mozio adostu dituzte eta 33 izan dira onartuak: EAJ-PNV, PSE-PSOE eta PPren 17 erdibideko onartuta geratu dira; EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-PSOEren beste 14 erdibideko; eta EAJ-PNVk bere bi mozio adostu ditu EH Bildurekin.
 
Aurrera atera ez diren mozioak, guztira 12 izan dira, ia denak jatorrizkoak: EH Bilduren 6 mozio ez dituzte onartu Batzar Nagusiek, PPren 4 eta Elkarrekin Podemos mistoaren 1; EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos mistoaren erdibideko bat ere ez da onartua izan.


Hala, eztabaidatutako 98 mozioetatik 86 izan dira onartuak, jatorrizkoak eta erdibidekoak batuta, eta baztertuak, 12.

Azken zertzelada bat, mozioen eztabaidari ekin aurretik, isilunea egin du Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak Ukraina jasaten ari den Errusiaren inbasio eta gerra-erasoa dela-eta biktimak gogoan izateko.

Mozioen esteka

Bideoa

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.