ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-11-24
EUSKARAZKO UNIBERTSITATE EZTABAIDA NAFARROAKO PARLAMENTUAN
EHUk eta NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak XII. Unibertsitate Eztabaidaren Liga izan dute bakarkako lehiaketa eta taldekakoa eginez eta eztabaidak Nafarroako Parlamentuan izan dira, Unai Hualde erakundeko presidentea buru zela eta lekuko Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusietako buruak, Bakartxo Tejeria, Xabier Ezeizabarrena eta Irma Basterra.
Euskarazko saioetako bat, bakarkako lehiaketa, NUPeko ikasleak irabazi zuen, eta taldeen artekoa, berriz, EHUko ikasleek. NUPeko Zuzenbide graduko Lorea Aznarrek gailendu zitzaion EHUko Joseba Zarragoitiari, eta norgehiagokarako gaia giza eskubideak edozein kulturatara modu unibertsalean ezartzea izan zuten. Taldeen lehiaketan, ostera, honako gai honetaz eztabaidatu ziren: tentsio handiko lekuetan etxebizitza eskuratzea bermatzeko ea eraginkorra den alokairuen prezioak mugatzea. Iker Gomez, Nora Morales, Hodei Perez eta Eneko Rosado EHUko laukoteak irabazi zuen, NUPeko Arianna Agostini, Amaia Echeverria eta Lorea Aznarri gailenduta.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta NUPeko Hizkuntza Plangintzako zuzendariak banatu zituzten unibertsitate arteko txapelketako titulu-agiriak.
ORRI-OINA: