ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Gernika

2025-11-28

01-2025-gernika-alemania 02-2025-gernika-alemania 03-2025-gernika-alemaniA 04-2025-gernika-alemania

 

GERNIKAN ALEMANIAKO PRESIDENTEA BAKEZKOAK EGITEN
Batzar Nagusietako lehendakaria hilerriko ekitaldian

Alemaniako presidentea, Frank-Walter Steinmeier, Gernikako hilerrian, Ajuria Enean izan ondoren. Francok lehertu zuen gerratean, Adolf Hitler Alemaniako Fürher edo burua zela Condor Legioak Gernika bonbardatu zuela eta, “gertaera haien erantzukizun historikoa gure gain hartzen dugu” esan du eta “ona da presidente alemaniar bat hemen izatea orduan egindakoengatik erantzukizuna aitortzeko”. 

Steinmeierrek  Gernikaren bonbardaketatik bizirik atera ziren Crucita Etxabe eta Mari Karmen Agirre agurtu ditu oroitzapen eta bakezkoak egiteko ospakizunean, Gernikako hilerrian, bertan zirelarik Imanol Pradales lehendakaria eta erakundeetako buruak, tartean Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, hala nola Felipe VI.a Espainiako erregea. 


Ekitaldian, lore zuriz egindako koroa bat ipini dute “Pax” bakearen aldarearen oinean, Alemaniako bandera xingolarekin, bonbardaketan txikitutako San Juan elizako kanpaia jotzen zuten bitartean. Amaieran Pablo Sorozabalen “Gernika” hileta-martxa abestu du Bilboko Abesbatza Elkarteak, txistulari taldearen soinuak lagunduta. 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.