ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-12-15
2026KO AURREKONTU EGITASMOA OSOKO BILKURARANTZ
Ogasun eta Finantza batzordeak ontzat eman ditu foru gobernua osatzen duten EAJ-PNV eta PSE-PSOEko batzarkide-taldeek eta oposizioko Elkarrekin Gipuzkoa Podemoseko talde mistoak adostu dituzten erdibideko zuzenketak, 18’8 milioi jasotzen dituztenak.
Guztira 62 erdibideko bozkatu dituzte, eta Gipuzkoako Aurrekontuetan akordioa egin duten hiru alderdien aldeko botoez gain, Partidu Popularrak baiezkoa eman die 57 erdibidekori eta ezezkoa 5i. EH Bilduk kontrako botoa eman du. Bestetik, EH Bilduk eta PPk aurkeztu dituzten zuzenketak ez dira onartuak izan.
Zuzenketarik aurkeztu ez zaion Aurrekontu zatia ere aurrera atera da EAJ-PNV, PSE-PSOE eta Elkarrekin Podemos mistoaren aldeko botoekin. EH Bilduk eta PPk aurka bozkatu dute. Hala bada, azken urratsa ostiralean izango da, Gipuzkoako 2026ko Aurrekontuen Foru Arauaren azken eztabaida eta bozketako Osoko Bilkuran.
ORRI-OINA: