ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2026-01-30
LIZARDI IKASTETXEKOAK BATZAR NAGUSIETAN
Zarauztik etorri dira Lizardi Institutuko neska-mutilak Gipuzkoako Batzar Nagusiak ezagutzera. Bizitzarako Zuzenbidea ikasgaia lantzen ari den taldea da, batxilergoko 1. mailako 17 ikasle, irakasle batekin. Goiz erdian heldu dira eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak hartu ditu, erakundeak nola eta ze politikatan jarduten duen eta Euskadiko erakundeen antolaketa barruan duen zeregina azaltzeko.
Ate Irekiak
Aurtengo lehen hilabetean 4 zentrotako ikasle-jendea etorri da: Tolosaldea LHkoak, EHUko Esperientzia Gelakoak, Donostiako Zubiri Manteoko neska-mutilak eta gaur Lizardi BHIkoak. Guztira ehun bat bisitari urtarrilean. Denek Ate Irekien bidez jarri dute eguna eta ordua.
Hitzordua egiteko
ORRI-OINA: