ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Korrikan Gipuzkoako Batzar Nagusien esku hartzea

2026-03-25

01-2026-KORRIKA 02-2026-KORRIKA 03-2026-KORRIKA 04-2026-KORRIKA 05-2026-KORRIKA
KORRIKA 2026

“Euskara gara” goiburuarekin dabilen Korrikaren lekukoa hartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek Donostian. Eguerdia pasata heldu da Korrika Grosetik Alde Zaharrean barrena Batzar Nagusiei zegokien lekura, San Martin eta Easo kaleak gurutzatzen diren gunera. 

Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak hartu dio testigua Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkariari, eta EH Bilduko batzarkideak alboan zituela egin du bidea kalean gora Kontxa alderantz, San Martin Auzo Elkarteari Korrikaren lekukoa eman arte.

Irudietan EAJko Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria, EH Bilduko batzarkideak, Maddalen Iriarte bozeramailea, Joxe Mari Karrere, Zelai Amenabarro, Jexux Mari Iturria, Estitxu Elduaien eta Haritz Perez, eta erakundeko zenbait langile. 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.