ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Zestoa, Batzar Nagusien oihartzuna

2026-09-03

2026-zestoa-01 2026-zestoa-02 2026-zestoa-03

ZESTOAN BATZAR NAGUSIEN OIHARTZUNA


Zestoa da mendeetan zehar Batzar Nagusien bilkurak egiten zireneko herrietako bat, eta horren lekukotasuna dira Gipuzkoako Foru Aldundiak zaharberritutako bankuak, XVIII. mendekoak. Zestoako udaletxean egindako agerraldian, Eider Mendoza diputatu nagusiarekin eta Zestoako alkate Mikel Arregirekin izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Xabier Ezeizabarrena. Berak nabarmendu du ondare historiko horrek euskal izaera eraiki duten ezaugarrien oihartzuna dela, berdinzaletasuna eta askatasunez erabakitzea, eta hori belaunaldi gazteei erakutsi beharrekoa dela, galtzen utzi gabe.

 

 

Hona Xabier Ezeizabarrenaren adierazpena.

 

“Bi gauza Zestoako Udaletxeko bankuaren zaharberritzea dela eta: batetik zertarako balio duen eta bestetik transmisioa. 

Zestoan, Batzar Nagusiak egiten ziren garaiko banku hau euskal identitate baten lekukoa da: herriak eta pertsonak prozesuak eta denbora behar ditugula erakusten du zein garen ikusteko eta nola aurrera egin erabakitzeko. Duintasuna duten balioak ez dira kolpetik heltzen, bidea egin gabe. 

Hemen ikusten dugu Herri hau Gipuzkoan eraikitzen joan zena mendez mende eta bere borondatez, funtsezko ezaugarriak onduz: berdinzaletasuna eta askatasunez erabakitzea. Duela ia 200 urte hara non daukagun Zestoako sarrailari hura Batzar Nagusien buru, zestoar soila baina edozein handikiren pareko kaparea, aitonen semea. Horrekin identifikatu eta batu gara eta egin dugu gure bidea euskaldun eta herri gisa.
Bestetik, gerrate batean sutarako erabili zuten bankua eta puska bat erre. Suntsitu. Indarkeriatik ez dator gauza onik. 

 

Zaharberritu dugu bankua. Merezi zuelako gordetzea. Dena ez baita botatzeko eta ahazteko. Eta hori horrela, inportantea da gure historia ezagutzea eta haur eta gazteei transmititzea. Ez garelako hutsetik hasten. Begirunea zor diogu gure aurrekoek utzitako altxorrei, etorkizuna duen iragan bat eman zaigulako, berdinzaletasunean, erabaki-askatasunean eta demokrazian geroan ere aurrera egiteko, XXI.mendean.”

 

Argazkian, eserita ezkerretik eskuinera: Felix Urkola Bide Azpiegituretako diputatua, Eider Mendoza diputatu nagusia, Mikel Arregi Zestoako alkatea, Irene Cardaba, Aldundiko Ondareko teknikaria eta bankuen zaharberritzearen koordinatzailea eta Xabier Ezeizabarrena, Batzar Nagusietako lehendakaria.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.