EUSKO LUR GAINEAN ZUTUNIK 90 URTE ETA GEROFrancok gerra lehertua zuen Errepublikako Gorteek Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban erreferendumez babestutako euskal Estatutua ia hiru urte geroago onartu zutenean, Valentzian, urriaren 1ean. Gerragatik ezin hauteskunderik egin eta urriaren 7an Gipuzkoa, Bizkaia eta
Arabako zinegotziak Gernikako Juntetxera joan eta aho batez izendatu zuten Jose Antonio Agirre lehendakari.
Duela 90 urteko gertaera hura gogoratzeko ospakizun berezia izan da Gernikako Batzar Etxean, Imanol Pradales lehendakaria buru eta bertan izan da Euskadiko herri ordezkarien artean Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusietako burua.
1936ko JaurlaritzaAgirre lehendakariak gerrari erantzuteko kontzentrazio gobernua eratu zuen hamaika sailekin. Agirre lehendakariak Defentsa hartu zuen bere gain, eta Justizia eta Kultura sailburu Jesus Maria Leizaola izendatu, Herrizaintzakoa Telesforo Monzon, Ogasun sailburua Heliodoro de la Torre, lau agintariok EAJ-PNVkoak; Industria sailburu Santiago Aznar, Lana, Aurreikuspena eta Komunikazioak, Juan de los Toyosen esku, Gizarte Laguntza sailburu Juan Gracia, hirurak PSOEkoak; Alderdi Komunistako Juan Astigarribia Herri lan sailburu; Izquierda Republicanako Ramon Maria Aldasoro Merkataritza eta Hornidura sailburu; Osasun sailburu Alfredo Espinosa, Unión Republicanakoa eta Arrantza eta Nekazaritza sailburu, EAE-ANVko Gonzalo Nardiz. Frankistek Espinosa sailburua fusilatu zuten 1937an eta Osasun saila Heliodoro de la Torre Ogasun sailburuaren esku geratu zen. 1939an erbestera joan zen Jaurlaritza. Parisen hil zen Agirre lehendakaria 1960an.
Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza Leizaolaren esku iraun zuen erbestean eta diktadura amaitu zenean Euskadira itzuli zuen herriaren agintaritza, egun jarraitzen duena etorkizunerantz.
Gernikako ekitaldia IREKIAn